EMAKUMEEN AURKAKO INADARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

  • 2020/11/25 |

1999. urtean Nazio Batuen Batzar Orokorrak azaroaren 25a Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna izatea erabaki zuten. 

Egunetik egunera tratu txarrak –ez bakarrik fisikoak, hitzezkoak, sexualak, psikologikoak eta lanekoak ere– pairatzen dituztenen kantitatea handitu egiten da. Tratu txar hauek, noski, ez dira emakume helduetan bakarrik gertatzen, bizitzaren edozein momentutan jasan daitezke. Eta isiltasunak ez du, inola ere, laguntzen.

Erakundeek egoera hau konpontzeko erabaki eraginkorragoak hartu beharko lituzkete. Halere, azpimarratu behar da, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako neurriak ez dituela bakarrik Estatuak ezarri behar. Guztion betebeharra da besteen osotasun fisiko eta mentala bermatzea. Beraz, Estatua osatzen duten maila ezberdinetan neurriak hartu behar dira –Erakunde, gizarte, ONG, etab.-

Gizaki guztien eskubide ezinbestekoari buruz jardun gara, bakean bizitzeko eskubideaz, hain zuzen ere. Horregatik, emakumeen aurkako erasoak gogor zigortu behar dira –aurretik aipaturiko printzipio edo eskubidea zuzenki urratuko litzatekeelako–. Are gehiago, Hezkuntza arazoaren konponbidearen zati izan behar da. Hezkuntza egokia, baloreei buruzko hezkuntza egokia arazo grabe hau konpontzeko giltzarri da.

Gizartea, hezkuntza bezala, ezin liteke arazoaren aurrean elementu pasibo bat izan. Alderantziz, konponbide izan behar da. Gizarte-isiltasun hori delako, hain zuzen, arazoa areagotzen duena.

 

Ez gaitezen isildu! Sala dezagun injustizia!

 

OIKIAKO ESKOLA

Eskolan EMAKUMEEN AURKAKO INADARKERIAREN KONTRAKO LOGOA (puntu morea) osatu dugu. Horretarako, etxetik ekarritako more koloreko hainbat materia itsatsi ditugu., Bestalde, indarkeriaren kontrako eslogan desberdinak  adierazten dituen kartelak egin ditugu.

Guzti hauek, eskolako atariko hormetan zintzilikatzeko.