Cuadro de texto: helburu orokorrak Bertsozale ElkarteaAhozko komunikazioa lantzea da proiektu honen helburua eta aurten ere, behar den garrantzia eman nahi diogu. Bertsogintzak ahozko adierazpena hobetzea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendeaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak hezteko beste zenbait ekarpen interesgarri ekar dakizkioke eskolari.

5. eta 6. mailako ikasle guztiak euskara arloan, Irati Artetxe bertsolariarekin gure ahozkotasunaren tradizioa eta bertsolaritzaren mundua ezagutzea da gure asmoa. Horretarako eskolako ikasle, irakasle eta langile bakoitzari bertso bat asmatzen die hiruhileko bakoitzaren bukaeran egiten den ospakizunean eskaintzeko.

Azkenik, ikasturte amaieran bertso jaialdia prestatzen dute Zumaiena ikstetxeko aretoan Zumaiena ikastetxeko eta Zumaiako herri eskolako  ikasleekin batera.

Lexikoa aberasteko, esamoldeak ezagutzeko arrazoiak garatzeko...oso baliagarria da bertso lanketa.